jueves, 11 de octubre de 2007

Zergatik gai hau?

"Hezkuntza gizarteari begira" gaia, oso interesgarria iruditzen zaidalako aukeratu dut.
Alde batetik, hezkuntzak garrantzi handia duela uste dut, bai haurrengan baita helduengan ere, eta hezkuntza horrek gizartearekin zuzeneko lotura duela deritzot.
Gainera, gaur egun gizartean hainbat arazo dago eta hauetariko asko, hezkuntza ez jasotzearen edo hezkuntza okerra jasotzearen ondorio izan daiteke.

"La escuela no está entre 4 paredes"

LA ESCUELA NO ESTA ENTRE 4 PAREDES



Pintada honetan adierazi den moduan, eskola ez dago 4 hormaren barruan. Ikastea, ez da soilik eskolan lantzen diren arloak barneratzea.
Bertoko balore materialek baino, maisu/maistren eta ikasleen izpirituzko baloreek dute garrantzia eta noski, guztien jarrerek zer esanik ez.
Aipatzekoa da jende askok, haurren hezkuntzaren ardura osoa eskolan dagoela pentsatzen duela eta hau ez dago batere ongi. Etxean, kalean, edota bestelako tokietan ere gauzak ikasteko aukera dute eta ez bakarrik haiek, baita helduek ere.
Beraz, ezin egokiago adierazita dago pintada horretan eskola, ez dagoela 4 hormaren barruan bakarrik, kanpoan ere sekulako "mundua" topa dezakegulako.