jueves, 13 de diciembre de 2007

Concepción Arenal

Concepción Arenalen lanari buruz hitz egitean, "pentsalari", "filosofo", "kriminalista", "soziologo" edo "idazle" bezalako hitzak erabili izan dira; ez da inongo okerrik izenetan.
Emakume honen ezaugarria, bizitzea suertatu zitzaion gizartearen aurrean baztertuta eta babesik gabe zeuden gizon-emakumeenganako kezka zen. Hau da, beti zebilen Bakea, Askatasuna, Aurrerapena, Justizia eta Egia ideien atzetik.
Bere bizitza osoan, zenbait gai defenditu zituen; batik bat, emakumea, bakezaletasuna eta humanitarismoa. Gaur egun, bera hil eta ehun urtera, konponbide zain jarraitzen duten gaiak dira.
Madrilgo Unibertsitatean, gizonez jantzirik egin zituen zuzenbide ikasketak eta bera izan zen unibertsitateko ikasgeletan sartu zen lehen emakume espainarra. Beranduago Oviedon joera liberaleko egunkari bat argitaratzeko lanetan aritu zen, gero Madrilera bueltatzeko.
"La Voz de la Caridad" egunkarian lan egin zen eta Madrilgo Gurutze Gorriaren Idazkari Nagusi zenez, gerrate karlistan ere parte hartu zuen erizain lanetan. Azken honi buruz, "Historias de guerra" lana idatzi zuen.
Ikus dezakegunez C.Arenalek langile, espetxeratu, haur, zahar eta gutxiagotasun egoeran zeuden gizarte-taldeez arduratu zen eta emakumeak gizartean jasaten duen diskriminazioaz jabetzen zen. Hain zuzen ere, Gall medikuaren teoriak ez zituen onartzen.
Kultura gizonezkoari zuzendua egonik, emakumezkoei egotzitako "alaba-emazte-ama" betebeharra gizartean emakumezkoek izan ditzaketen beste zereginekin osa daitekela uste du, "etxea-lana" bikotean ez baitago aurkakotasunik.


Emakunde aldizkaria, 13.zenbakia.
www.emakunde.es

No hay comentarios: