sábado, 22 de diciembre de 2007

GIZARTE ARRISKUTSUA

Izpirituzko balio askok garrantzia galdu dute eta, ostera balio materialak indartu eta hedatu egin dira. Gizakiaren garapen pertsonalari baino garrantzi handiagoa ematen zaio, orain, gauzak edukitzeari. Garena dugu, eta duguna gara; beraz gizakia aberatsago eta goseago.
Gero eta bizi kalitate hobea ematen digute eta honen ondorioz kontsumitzaile gero eta indartsuagoa izatera pasatu gara. Hau ikusita, zertxobait txarto doala ohartzen gara.
Modernitateak merkatuarekiko dependentzia izugarria ekarri digu eta merkatu askeak, egiatan, produktu jakin batzuen artean aukeratzera behartzen gaitu. Hortik atera dezakegu multinazional eta banaketa enpresa handiek ezartzen dizkiguten joera, moda eta produktuetara moldatzea beste aukerarik ez dugula.
Ikus dezakegunez modernitateak, gizarte arriskutsua sortu du eta datozen belaunaldien etorkizuna zalantzan jarri; hau da, mundua ezegonkorragoa eta desorekatuagoa bihurtu da. Gizarte arriskutsuaren ironiarin azpimarragarrienetako bat zera da: gosea pasatzen duten milioika lagunen alboan, gehiegizko pisuaren ondorioz hiltzen diren pertsonak daudela. "Gutxiegia eta larregia beti kaltegarria".
Hori gutxi balitz, gehiegi erosten duen jendea gero eta gehiago da, eta honek sekulako arazo ekonomikoak dakartza.
Argi dago neurrigabeko garapenak eta kontsumoak hankaz gora jarri dutela orain arteko oreka sozial eta ekonomikoa.
Amaitzeko, esan beharra dago denok ikasi beharko genukela neurriz kontsumitzen, guztion lana baita gizarte arriskutsu hau edonola gelditzea. Hau ez lortzekotan...gureak egin du!!!

Salgai. Euskal Kontsumo Gizartea Aztertzen.
Patxi Juaristi, 2005
Alberdania. Zeberri saila, 34.

No hay comentarios: