Lau tratu txar mota daude.
- Tratu txar fisikoa; kolpeak, iletik tira egitea, ostikoak, ziztadak...eta antzekoen ondorioz sortzen diren lesioak dira. Batzutan zigor desegokiek sortzen dituzten kalteak ere izan daitezke. Egia esan, zaila da bereiztea disziplina non amaitzen den eta non hasten den gehiegikeria. Normalean, helduak ez dio haurrari minik eman nahi, jokaera desegoki bat zuzendu nahi du. Zigor fisiko hauek jasaten dituzten haurrek jokaera bortitzak errepikatzeko joera izaten dute, askotan euren helburuak lortzeko. Tratu txar fisikoen arrastoak: erredurak, hausturak, haurrak pertsona helduak hurbiltzen zaizkionean beldurtuta agertzea...
- Haurraren oinarrizko beharrak betetzean, akats handiak izatea: heziketan, osasunean eta segurtasun edo ongizatean. Haurraren osasuna zaintzen ez denean eta heziketa eta eskolaratzea izan dezan zaintzen ez denean gertatzen da, batik bat. Honen zeinuak: eskolara ez joatea, hortz eta begietako arazoak, itxura zabarra, haur txikiak etxean bakarrik uztea, haurrak gaizki jantzita ibiltzea...
- Tratu txar emozionala: haurrei irain, mespretxu edo iseka egitea, haurraren garapen pertsonala zaindu behar luketen pertsonek. Horrelakoak jasaten dituzten haurrek muturreko portaerak erakusten dituzte edo beste haur batzuk babesten dituzte. Batzuetan, haien buruaz beste egiteko saiakerak ere gertatzen dira.
- Sexu gehiegikeria: pertsona heldu batek haur batekiko harremanetik atsegin sexuala lortzen duenean, baina haurrak era kontziente batean harremana onartzeko aukerarik ez duenean. Normalean, familia barruan gertatzen dira gehiegikeria hauek. Zeinuak: eskolan ariketa fisikoa egiteko nahirik ez, haiek baino gazteagoak direnekin sexu-harremanak izateko saiakerak.