- Bere ohiko portaeran aldaketa bortitzak.
- Gurasoen arretarik jasotzen ez duten arazo fisikoak.
- Urduri eta kezkati agertzen bada.
- Arrazoirik gabe eskolara huts egitea.
- Familiak interes gutxi agertzen du haurrak eskolan egiten duenaz eta deitutakoan ez da eskolara joaten.
- Gurasoek ukatu egiten dute haurrak arazorik duenik eta aldi berean, mespretxatu egiten dute.
- Familiak haurraren gaitasunentzat eskuraezinak diren helburuak ezartzen dizkio.
- Guraso edo helduek behin eta berriz iseka egiten diote.
- Haurrek ez diote jendeari aurpegira begiratzen edo gaizki esaka aritzen dira jende guztiaz.
Zer egin haurren tratu txarren aurrean?
Guztioi eragiten digu arazo honek; gizarteak bilatu behar ditu konponbideak. Norbaitek neska edo mutil batek tratu txarrak jasaten ditueneko susmoa badu, egin beharreko lehenengo gauza Gizarte Zerbitzuetara jotzea izan behar da. Hauek eskaerari erantzuten ez badiote, normalean Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jotzen da. Hauen erantzunik ere ez badago, agintarien aurrean salaketa egin beharko da, batez ere haurrak jasaten duen indarkeria agerikoa eta errepikakorra bada.
Dena den, esan beharra dago denon erantzukizuna dela haurren eskubideak errespetatzen dituzten giza-baldintzak bultzatzea.
www.consumer.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario