Entziklopedia batean definizioak bilatuz gero, hurrengoa irakurriko genuke:
Gizarte: Giza lagunartea, gizadia elkartetzat hartua; lege eta erakunde beren azpian bizi den gizaki multzo iraunkorra.
Hezkuntza: Gizakiak, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea; horretarako erabiltzen diren bideak edo sistemak.
Bi definizio hauek ikusita, gizarte-hezkuntza hurrengoa dela esan daiteke: gizadi elkartean edo gizaki multzoan, gizaki bakoitzak bere ahalmenak garatzea eta bizitzeko prestatzea. hau lortzen ez dutenek, gizarteratzeko beharra izaten dute; hau da, elbarritasunen bat duten pertsonak hezteko prozesuan sartzeko beharra dute. Elbarritasuna fisikoa, zentzumenena, emoziozkoa, garapenezkoa...izan daiteke, eta gizarteratzearen bidez, lan merkatuan sartzea, beren inguruan moldatzea eta ahalik eta independentzia handiena izatea lortzen dute. Gizarte programa batean medikuntza eta psikologia zerbitzuak jaso daitezke, eta baita lanpostu baterako heziketa ere.
Lanean hasteko heziketari dagokionez, lan konkretu batean hasteko behar dituzten ezagutzak jasotzen eta gaitasunak garatzen erakusten zaie. Pertsona askok, beren elbarritasunarengatik gaitasun mugatuak dituztelako, edo beren inguru geografikoagatik edo gizartearen ulermen ezagatik arazoak dituztelako, beren gaitasunari egokitutako prestakuntza berezia behar izaten dute lan berrian hasi ahal izateko. Halakoei tresna eta hornigai bereziak eskaintzeak, eta oztopo fisikoak kentzeak independentzia handiagoa lortzen lagunduko die: eskilarak igo ezin dituztenentzat aldapak egiteak, gurpil aulkietan dabiltzanentzat edo ibiltzeko arazoak dituztenentzat garraio bereziak jartzeak...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario