martes, 15 de enero de 2008

Adinekoak nola tratatu

Gurasorik gabe geratu arte ez ginela pertsona heldu bihurtzen esaten zuten garai batean.
Gaur egun, adineko pertsonak arazo izaten dira familia askorentzat. Zahartzaroaren fenomenoaren aurreko nahasmen hori familiek eta belaunaldirik gazteenek izaten dute, baina adinean gora doazen pertsonek ere. ulergarria da lekua, protragonismoa, indar fisikoa, intelektuala, sexuala, ekonomikoa, lanekoa eta abar galtzen doazelako.

Gainera, gizarteak adineko pertsonak baztertzen ditu eta askotan, haiek ere prest dirudite bazterturik geratzeko. Beraz, zer egin dezakegu zaharren kolektiboaren alde eta zer egin dezakete zaharrek beren buruaren alde? Modu kezkagarrian zahartzen ari den gizarte honek oraindik egiteko daukan gauza garrantzitsuena, zahartzaroaren irudia aldatzea da.

Gizarte osoari zaharren beharrak helarazi behar dizkiegu; zer pentsatzen duten, nola sentitzen diren... Dena den, zaila da merkatuko interesek goi-goian jarri baitute gaztetasunaren mitoa eta gure bizitzako garai horren etengabe iraun dezan nahi dute. Zimur bakoitza, ezkutatu beharreko zauria da beraz.


Baina, zer da zaharra izatea? Dakigunez, zahartzea gertaera ukaezina da, nahiz eta norberak erabakitzen duen noiz den "zaharregia" hainbat gauza egiteko.

Maitasun dosi handia eman behar diegu zaharrei, adin horretan inoiz baino gehiago estimaten baita goxotasuna; argi dago, gure aitona-amonei gertatzen zaienaz interesa azaltzen duen goxotasunaz ari naizela. Beraz, badakizue...

No hay comentarios: