martes, 15 de enero de 2008

Zer dira, benetan, haurren tratu txarrak?

Sarrera honetan, haurren tratu txarrak aztertuko ditugu:
Lau tratu txar mota daude.
  1. Tratu txar fisikoa; kolpeak, iletik tira egitea, ostikoak, ziztadak...eta antzekoen ondorioz sortzen diren lesioak dira. Batzutan zigor desegokiek sortzen dituzten kalteak ere izan daitezke. Egia esan, zaila da bereiztea disziplina non amaitzen den eta non hasten den gehiegikeria. Normalean, helduak ez dio haurrari minik eman nahi, jokaera desegoki bat zuzendu nahi du. Zigor fisiko hauek jasaten dituzten haurrek jokaera bortitzak errepikatzeko joera izaten dute, askotan euren helburuak lortzeko. Tratu txar fisikoen arrastoak: erredurak, hausturak, haurrak pertsona helduak hurbiltzen zaizkionean beldurtuta agertzea...
  2. Haurraren oinarrizko beharrak betetzean, akats handiak izatea: heziketan, osasunean eta segurtasun edo ongizatean. Haurraren osasuna zaintzen ez denean eta heziketa eta eskolaratzea izan dezan zaintzen ez denean gertatzen da, batik bat. Honen zeinuak: eskolara ez joatea, hortz eta begietako arazoak, itxura zabarra, haur txikiak etxean bakarrik uztea, haurrak gaizki jantzita ibiltzea...
  3. Tratu txar emozionala: haurrei irain, mespretxu edo iseka egitea, haurraren garapen pertsonala zaindu behar luketen pertsonek. Horrelakoak jasaten dituzten haurrek muturreko portaerak erakusten dituzte edo beste haur batzuk babesten dituzte. Batzuetan, haien buruaz beste egiteko saiakerak ere gertatzen dira.
  4. Sexu gehiegikeria: pertsona heldu batek haur batekiko harremanetik atsegin sexuala lortzen duenean, baina haurrak era kontziente batean harremana onartzeko aukerarik ez duenean. Normalean, familia barruan gertatzen dira gehiegikeria hauek. Zeinuak: eskolan ariketa fisikoa egiteko nahirik ez, haiek baino gazteagoak direnekin sexu-harremanak izateko saiakerak.

http://www.consumer.es/

Adinekoak nola tratatu

Gurasorik gabe geratu arte ez ginela pertsona heldu bihurtzen esaten zuten garai batean.
Gaur egun, adineko pertsonak arazo izaten dira familia askorentzat. Zahartzaroaren fenomenoaren aurreko nahasmen hori familiek eta belaunaldirik gazteenek izaten dute, baina adinean gora doazen pertsonek ere. ulergarria da lekua, protragonismoa, indar fisikoa, intelektuala, sexuala, ekonomikoa, lanekoa eta abar galtzen doazelako.

Gainera, gizarteak adineko pertsonak baztertzen ditu eta askotan, haiek ere prest dirudite bazterturik geratzeko. Beraz, zer egin dezakegu zaharren kolektiboaren alde eta zer egin dezakete zaharrek beren buruaren alde? Modu kezkagarrian zahartzen ari den gizarte honek oraindik egiteko daukan gauza garrantzitsuena, zahartzaroaren irudia aldatzea da.

Gizarte osoari zaharren beharrak helarazi behar dizkiegu; zer pentsatzen duten, nola sentitzen diren... Dena den, zaila da merkatuko interesek goi-goian jarri baitute gaztetasunaren mitoa eta gure bizitzako garai horren etengabe iraun dezan nahi dute. Zimur bakoitza, ezkutatu beharreko zauria da beraz.


Baina, zer da zaharra izatea? Dakigunez, zahartzea gertaera ukaezina da, nahiz eta norberak erabakitzen duen noiz den "zaharregia" hainbat gauza egiteko.

Maitasun dosi handia eman behar diegu zaharrei, adin horretan inoiz baino gehiago estimaten baita goxotasuna; argi dago, gure aitona-amonei gertatzen zaienaz interesa azaltzen duen goxotasunaz ari naizela. Beraz, badakizue...

Haurren tratu txarrak

Haur bat tratu txarrak jasaten egon daiteke, jokaera hauek baditu:

  • Bere ohiko portaeran aldaketa bortitzak.

  • Gurasoen arretarik jasotzen ez duten arazo fisikoak.

  • Urduri eta kezkati agertzen bada.

  • Arrazoirik gabe eskolara huts egitea.

  • Familiak interes gutxi agertzen du haurrak eskolan egiten duenaz eta deitutakoan ez da eskolara joaten.

  • Gurasoek ukatu egiten dute haurrak arazorik duenik eta aldi berean, mespretxatu egiten dute.

  • Familiak haurraren gaitasunentzat eskuraezinak diren helburuak ezartzen dizkio.

  • Guraso edo helduek behin eta berriz iseka egiten diote.

  • Haurrek ez diote jendeari aurpegira begiratzen edo gaizki esaka aritzen dira jende guztiaz.


Zer egin haurren tratu txarren aurrean?



Guztioi eragiten digu arazo honek; gizarteak bilatu behar ditu konponbideak. Norbaitek neska edo mutil batek tratu txarrak jasaten ditueneko susmoa badu, egin beharreko lehenengo gauza Gizarte Zerbitzuetara jotzea izan behar da. Hauek eskaerari erantzuten ez badiote, normalean Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jotzen da. Hauen erantzunik ere ez badago, agintarien aurrean salaketa egin beharko da, batez ere haurrak jasaten duen indarkeria agerikoa eta errepikakorra bada.



Dena den, esan beharra dago denon erantzukizuna dela haurren eskubideak errespetatzen dituzten giza-baldintzak bultzatzea.

www.consumer.es

lunes, 14 de enero de 2008

Hezkuntza eta Gizartea

Entziklopedia batean definizioak bilatuz gero, hurrengoa irakurriko genuke:
Gizarte: Giza lagunartea, gizadia elkartetzat hartua; lege eta erakunde beren azpian bizi den gizaki multzo iraunkorra.
Hezkuntza: Gizakiak, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea; horretarako erabiltzen diren bideak edo sistemak.
Bi definizio hauek ikusita, gizarte-hezkuntza hurrengoa dela esan daiteke: gizadi elkartean edo gizaki multzoan, gizaki bakoitzak bere ahalmenak garatzea eta bizitzeko prestatzea. hau lortzen ez dutenek, gizarteratzeko beharra izaten dute; hau da, elbarritasunen bat duten pertsonak hezteko prozesuan sartzeko beharra dute. Elbarritasuna fisikoa, zentzumenena, emoziozkoa, garapenezkoa...izan daiteke, eta gizarteratzearen bidez, lan merkatuan sartzea, beren inguruan moldatzea eta ahalik eta independentzia handiena izatea lortzen dute. Gizarte programa batean medikuntza eta psikologia zerbitzuak jaso daitezke, eta baita lanpostu baterako heziketa ere.
Lanean hasteko heziketari dagokionez, lan konkretu batean hasteko behar dituzten ezagutzak jasotzen eta gaitasunak garatzen erakusten zaie. Pertsona askok, beren elbarritasunarengatik gaitasun mugatuak dituztelako, edo beren inguru geografikoagatik edo gizartearen ulermen ezagatik arazoak dituztelako, beren gaitasunari egokitutako prestakuntza berezia behar izaten dute lan berrian hasi ahal izateko. Halakoei tresna eta hornigai bereziak eskaintzeak, eta oztopo fisikoak kentzeak independentzia handiagoa lortzen lagunduko die: eskilarak igo ezin dituztenentzat aldapak egiteak, gurpil aulkietan dabiltzanentzat edo ibiltzeko arazoak dituztenentzat garraio bereziak jartzeak...

sábado, 12 de enero de 2008

Emakume etorkinak

Emakume etorkinak aztertzen goaz orain. Munduko hainbat tokitatik datozen emakumeak dira, eta askorentzat prozesu migratorio honek ez dirudi amaierarik duenik.
Prozesu hau luzea, gogorra eta zaila da, eta emakume bakoitzarengandik exigentzia handiak eskatzen ditu egoera ezberdinei aurre egiteko.
Asko eta asko, ama dira eta urrun daude haien seme-alabengandik. Hortaz, etengabe lanean ari dira egunen batean haien senideekin biltzeko amesten duten bitartean.
Azken urteotan, esan beharra dago etorkin hauen presentzia, giza euskarri garrantzitsua dela; hainbat etxetan egiten baitute lan, bai garbiketan, bai nagusien zainketan eta bai haurren zainketan. Hortik atera dezakegu, emakume immigrante gehienek etxeetan lan egiten dutela eta hau, sozialki desbalorizatua dago.
Datuen arabera, emakume hauetako askok goi mailako ikasketak dituzte; zuznebidea, ingenieritza, kazetaritza, medizina, psikologia, artea, hezitzaileak, erizainak, itzultzaileak eta abar.
Amaitzeko, gogotan hartzekoa da egoera hau gizon askok ere jasaten duela.


Ellacuria Fundazioa
http://www.centroellacuria.org/
http://www.mujeresconvoz.org/

viernes, 11 de enero de 2008

Poematxo bat

Cipriano, yo pienso que el alfabetizador
no es solo el que enseña a leer libros
de ciencias, historias, filosofias
y tantas cosas exóticas
de que habla la gente.

Hermano, yo pienso que
Alfabetizar es enseñar a leer
en los ojos
el dolor de los pueblos,
la enfermedad de los niños
la angustia de la mujer que pare en la calle
la tos del minero que escupe y mancha sangre
la estatua de la libertad neoyorkina.
Hay que aprender a leer
el hambre que toca la puerta
el frio que va por la calle
la oscuridad del que busca
y no encuentra.

Cripriano, yo pienso que
primero debemos alfabetizar
a los que saben leer los libros
pero que no saben leer el dolor de los hombres.

JULIO ZAVALA, NIKARAGUA.

Autoreak adierazten duen bezala, ez du ezertaz balio liburuak irakurtzen jakiteak, gero mundua den bezala ikusten ez bada. Beraz, irakurtzen jakiteak besteko garrantzia dauka mina, gaixotasuna, gosea eta, orokorrean bizitzako alderik latzenak edo batzutan normalenak bereizten eta ikusten jakiteak.

jueves, 10 de enero de 2008

Haurrek eskubideak dituzte



Haurrek, bizi diren testuinguruak kontutan izan gabe, hezkuntza jasotzeko eskubidea dute. Ez hori bakarrik, beste hainbat eskubide dute ere; batik bat haurrak izatekoa.
Azken hau aipagarria da, ume askok ezin baitu haurra izan, hau da, lanean aritu behar da eskolan edo jolasean egon beharrean. Zentzuzkoa al da hau?

lunes, 7 de enero de 2008

MIGRAZIOAK EMAKUME IZENA DU

Gero eta gehiago dira nazioarteko migrazio-mugimenduetan dabiltzan emakumeak.
Arrazoia ez da soilik gizonezkoen emigrazioaren osagarri izatea. Gero eta emakume gehiagok ekiten dio migrazioari bere kabuz, ahalik eta bere buruaren jabeago izateko eta bere egoera hobetzeko, edo jaioterriko arauei ihes egiteko; alabaina komenentziazko ezkontzak,
genero indarkeria, edo, bizi-proiektua baldintzatzen dieten arau moral eta erlijiosoak.
Dudarik gabe, emakume batzuentzako emigrazioa oso esperientzia latza izan da, baina beste batzuentzat, emigrazioak beste gauza asko egiteko aukera suposatu die. Batik bat leku berriak eta jende berria ezagutu, eta orokorrean beste aukera berri asko eskuratzeko posibilitatea izan dute.
Gainera, aipatzekoa da mundu merkatuan sortzen diren zerbitzu eta ondasun gehienak, emakumeen lanagatik lortu izan direla. Turismoa, ehungintza, elektronika, finantza zentruak eta telemarketinga, lore zaintza eta abarrean, gero eta emakume gehiago ikus daiteke.


http://www.mujeresconvoz.org/